Hiru proposamenak dira saioaren esperientziazko muina. Haien ezaugarrien arabera, denek batera edo taldeka landu ahal izango dira.
1. zikloa · Materiala eskuragarri
Mezu ezkutuaren bila!
Patroietatik eta erregulartasunen diskriminaziotik abiatu, eta erregleten bidezko baliokidetasun-erlazioetara, elementu ezezagunen bilaketara eta irudikapen sinbolikoen erabilera progresibora aurrera egiten duen proposamena.
Proposamena lantzean…
berdintasun batek kantitateen arteko erlazioa nola adierazten duen eta erlazio hori irudikatzeko modua aldatu arren nola mantendu daitekeen esperimentatzeko jarduerak hautatzen dira.
Lotutako materialak
Eranskinak
- Proposamenaren eranskinakTxertatzeke
Ebaluazioa
- Ebaluazio-errubrikaTxertatzeke
- Autoebaluazio-fitxaTxertatzeke
- Koebaluazio-fitxaTxertatzeke
2. zikloa · Materiala eskuragarri
Mezu izkutua
Erregletekin egindako erlazio-lanari jarraipena ematen dion proposamena: erreferentzia-unitateak aldatzen ditu, balio desberdineko adierazpenak interpretatzen ditu eta aurretik ezagutzen diren beste erlazio batzuetatik erlazio berriak ondorioztatzen ditu.
Proposamena lantzean…
erlazio bera zenbakizko balioak aldatu arren nola mantendu daitekeen esperimentatzen da, eta ezagutzen diren erlazioetatik «egia» berriak nola ondoriozta daitezkeen, justifikazioaren bidez.
Lotutako materialak
Eranskinak
- Proposamenaren eranskinakTxertatzeke
Ebaluazioa
- Ebaluazio-errubrikaTxertatzeke
- Autoebaluazio-fitxaTxertatzeke
- Koebaluazio-fitxaTxertatzeke
3. zikloa · Berrikusten
Proposamen didaktikoa zehazteke
2026-2027 ikasturterako 3. zikloko proposamena sakon berrikusteke dago, eta aurreko ikasturtean erabilitakoarekin alderatuta aldaketa handiak izan ditzake.
Diseinu-erabakia:
proposamen hau ez ixtea eta saioa problema-egoerak hizkuntza aljebraikoaren bidez birformulatzeari buruzko egungo proposamenera ez baldintzatzea, proposamen didaktiko berria zehaztu arte.