Hiru proposamenak dira saioaren esperientziazko muina. Haien ezaugarrien arabera, denek batera edo taldeka landu ahal izango dira.
1. zikloa · Materiala eskuragarri
Arratsalde pasa!
Taldearen beraren datuak bildu, antolatu, irudikatu eta interpretatuz erabaki partekatu bat hartzera bideratutako proposamena. Progresioa esperientzia eta irudikapen manipulagarrietatik abiatzen da, eta taula, grafiko eta piktogrametara egiten du aurrera.
Proposamena lantzean…
datu zehatz eta manipulagarrietatik irudikapen grafikoetara igarotzeko jarduerak esperimentatzen dira, irudikapenak alderatu eta zer informazio eskaintzen duten interpretatzeko, erabaki bat hartu aurretik.
Lotutako materialak
Eranskinak
- Proposamenaren eranskinakTxertatzeke
Ebaluazioa
- Ebaluazio-errubrikaTxertatzeke
- Autoebaluazio-fitxaTxertatzeke
- Koebaluazio-fitxaTxertatzeke
2. zikloa · Materiala eskuragarri
Jolas-ordurako jolas berria
Pentsamendu probabilistikoa intuiziotik eta esperimentaziotik garatzen duen proposamena: gertaera seguruak, posibleak eta ezinezkoak; ausazko fenomenoen erregulartasunak; eta egitura desberdineko egoeretan aukerak alderatzea.
Proposamena lantzean…
aurreikuspenak egiten dira, behin eta berriz esperimentatzen da, emaitzak erregistratu eta hasierako ideiekin alderatzen dira, ulertzeko zoriak ez duela esan nahi egiturarik ez dagoenik edo aukera guztiek probabilitate bera dutenik.
Lotutako materialak
Eranskinak
- Proposamenaren eranskinakTxertatzeke
Ebaluazioa
- Ebaluazio-errubrikaTxertatzeke
- Autoebaluazio-fitxaTxertatzeke
- Koebaluazio-fitxaTxertatzeke
3. zikloa · Proposamen berria diseinatzen
Proposamen didaktikoa zehazteke
Aurreko ikasturtean erabilitako proposamena ez da Ubide 2026-2027ren parte izango. 3. zikloko proposamena proposamen didaktiko berri batetik abiatuta eraikiko da.
Diseinu-erabakia:
aurreko materiala aurrekari gisa baino ez da gordetzen. Ez da indarreko proposamen gisa aurkezten, eta ez da saio honetatik estekatzen.