Erreferentearentzako gidoia

Zenbaki-zentzuko saioa zure ikastetxean partekatzeko laguntza, lau prestakuntza-orduak zeure kabuz berreraiki behar izan gabe.

PDFa deskargatu
Ez duzu saio osoa errepikatu behar. Gidoi honek ideia nagusiak partekatzen, proposamenak ikastetxeko irakasleei hurbiltzen eta Ubidearen ibilbidea argitzen lagunduko dizu.

1 · Hasi saioa kokatzen

Lehen saio honek hiru eginkizun ditu: Ubidearen antolaketa, Ubidea ikastetxean nola funtzionatuko duen azaltzea, eta zenbaki-zentzua hiru proposamen didaktikoren bidez lantzea.

Ubidearen antolaketa

Lehen Hezkuntzako Matematika Ubidean bi baliabidez baliatuko gara:

MoodleguneaBaliabide ofiziala
Matematikako Ubide AtariaBaliabide lagungarria

Ubideak, ikastetxean, nola funtzionatuko du?

Zenbaki-zentzua

2 · Lehen zikloa · Baietz lortu!

Proposamenak bi zifrako zenbakien egitura eraikitzen du: hamar unitatek hamarreko bat osatzen dutela ulertzetik abiatuta, kopuru bera material, ahozko hizkuntza, irudikapen grafiko eta idazkera zenbakizkoaren bidez adierazten da. Ondoren, ulermen hori beste materialetara, konparaziora, ordenara eta deskonposiziora transferitzen da.

Taldeari zati bat biziarazteko

Erabili poltsen eta puntuen dinamika: poltsa batek hamar elementu adierazten ditu; planteatu «3 poltsa eta 5 puntu» bezalako konbinazioak; ondoren, ordezkatu poltsa hitza hamarreko hitzarekin eta lotu irudikapena zenbakiarekin.

Prestatu beharrekoa

Poltsak eta objektu txikiak, edo III. eranskineko poltsa- eta puntu-txartelak.

Labur hitz egiteko

3 · Bigarren zikloa · Bingoan jolasten

Proposamenak zatikiaren esanahia eraikitzen du: unitatea identifikatzea, zati berdinak behar direla ulertzea eta zati baten balioa aukeratutako unitatearen araberakoa dela ikustea. Erlazioak lehenik erregletekin eraikitzen dira; ondoren, materialaren laguntzarik gabe erabiltzen dira eta beste irudikapen grafiko eta sinboliko batzuetara transferitzen dira.

Taldeari zati bat biziarazteko

Erabili Cuisenaire erregletak: arrosa 1 bada, zer da zuria? Eta horia 1 bada? Eskatu erantzuna erregletekin justifikatzeko. Azkenik, lotu egindakoa irudikapen grafiko batekin.

Prestatu beharrekoa

Cuisenaire erregletak; irudikapen grafikoa egin nahi bada, II. eranskineko taula.

Labur hitz egiteko

4 · Hirugarren zikloa · Zer balio du zati batek?

Proposamenak zatikiak, zenbaki hamartarrak eta ehunekoak kantitate beraren adierazpen gisa lotzen ditu. Ideia nagusia da zati baten balioa aukeratutako unitatearen araberakoa dela.

Taldeari zati bat biziarazteko

Jarri erregleta laranja unitate gisa: zenbat balio du zuriak? Ondoren, hartu 10 × 10 kuadrikula unitate gisa eta galdetu zer adierazten duen laukitxo batek. Lotu amaieran 1/100, 0,01 eta %1 adierazpenak.

Prestatu beharrekoa

Erregleta laranjak eta zuriak; II. eranskineko 10 × 10 kuadrikula.

Labur hitz egiteko

5 · Proposamen bakoitzarekin zer material dago?

Proposamen didaktiko bakoitzak jarduerak garatzeko behar diren eranskinak eta hiru ebaluazio-tresna ditu: errubrika, autoebaluazioa eta koebaluazioa.

Zertarako dira?

Eranskinak jarduerak egiteko erabiltzen dira; errubrikak ikaslearen azken edo banakako ekoizpena interpretatzen laguntzen du; autoebaluazioak ikasleari bere ikaskuntzaz hausnartzeko aukera ematen dio; eta koebaluazioak talde-lanari buruzko atzeraelikadura emateko balio du.

Erreferentearentzat

Ez da dokumentu guztiak xehetasunez azaldu behar: irakasleei non dauden, zertarako diren eta proposamenarekin nola lotzen diren argitzea da garrantzitsuena.

6 · Nola funtzionatuko du Ubideak ikastetxean?

7 · Egokitzea posible da

Proposamen didaktikoa osorik inplementa daiteke, haren zati bat aukeratu edo testuingurura egokitu. Aldaketek ez dute proposamenaren funtsezko helburu matematikoa ezabatu behar, eta komeni da ulermenetik irudikapen eta aplikaziora doan progresioa zaintzea.

8 · Gogoratu zein den zure egitekoa

Amaitzeko ideia: helburua ez da Ubideko saioa zehatz-mehatz errepikatzea. Ikastetxeko irakasleek proposamenen zentzua ulertu, aukera arrazoitua egin eta ikasgelan probatzeko behar adinako segurtasuna izatea da.